EUSKAL HERRIKO ITZULIA iritsi da bere azken txanpara. Gaurkoa, Oiartzunen helmuga zuena, ikaragarria izan da. Esatariek belgika aldean ospetsu diren klasiken pare jarri dute Lekunberrin hasi eta Oiartzunen amaitu den gaurko etapa; ibilbidea, eguraldia, zalegoa,...Klasika izateko ezaugarri guztiak bete ditu, bederen!
Nire etxe aurretik ere pasa dira ziztu bizian. Baten bat ezagutu dut, baina pentsatzen jarrita, inor gutxi.
Cobo-k sekulako agerraldia egin du gaurkoan ere eta Itzulia irabazteko hautagai zuzena da Vicioso oso gertu duen arren.
Biharkoa azken etapa da, baina ez da Frantziako Tourrean txirrindulariek Pariserakoa hartzen den lasaitasunaren adierazle. Izan ere, etapa berezia da azken hau. Oiartzunen hasi eta bertan buka; Altzibar, Ergoien, Arragua, Iturriotz, Ugaldetxo eta Gurutze auzoak ukitzen ditu ibilbideak eta sekulako aldapa itoak daude. Ibilbide gorabeheratsua eta zailtasunez betea da berau. Telebistaren aurrean adi egotea gomendatzen dizuet. Hori bai, gomendatzekotan, bertaratu honuntza!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario