Urtero bezala, maiatzarekin batera Giroa datorkigu errepidera eta nola ez euskal zaleon etxeetara, etxean konformatu ez eta Italiara hurbilduko den baten bat ere izango da aurten ere. Euskaldunak, beti bizi izan du txirrindularitza hurbil hurbiletik ikustea besterik ez dago azken Euskal Herriko itzulian eman zitzaion harrera herri eta mendate ezberdinetan.
Aurtengo Giroa izugarria izango delakoan nago, etapak ikustea besterik ez dago, Zoncolan handian( 10 km, %11,9 bataz besteko penditza) bukatuko den etapa, edota Brinaçonen amaiera izango duena, bertan Colle Dell’Agnello (azken 9km-ak %10ean) portua, aurtengo Copi gaina izango da bere 2748 metroekin, eta Izoard mitikoa igaro beharko dituztelako. Hori gutxi balitz, etapa garrantzitsuena 15.izango da, Tre Cime di Lavaredon amaituko dena, kontuan izan txirrindulariak iada bi aste eramango dituztela bizikleta gainean eta indarrak eskasian izango dituela batek baino gehiagok.
Giro honetan mendian gora fin ibiltzea ezinbestekoa izango da sailkapen nagusian aurrean ibili nahi dutenentzat, baina ez da ahaztu behar erlojuaren aurkako hiru etapa izango direla horietako bat taldekakoa. Taldekako erlojupekoa, lehenengo etapa izango da 25km eskas izango ditu, bertan nabarmentzeko taldea CSC izango da, azken talde erlojupekoak aintzakotzat hartzen baditugu noski, Ondoren Giro erdialdean kronoigoera bat izango dute 12 km-takoa Santuario di Oropara, igoera honek txirrindulari askoren hauspoa berotuko du inondik inora ere, tarteka tarteka errepideak izugarrizko penditza hartzen duelako. Eta azkeneko etaparen bezperan erlojupekoa izango dute 43 km-takoa.
Honek guzti honek, dudarik gabe, ikuslearentzako ikuskizun ezin hobea eskainiko du larunbat honetatik aurrera. Euskal txirrindulariek nahiz eta oso zaila izan lan ona egingo dutelakoan nago, zorte on guztiei! ea Patxi Vilak duen maila ematen duen, eta euskaldun guztiongan zirrara sortzen duen animo Patxi! Eta animo Euskaldunak!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
latzki ziok Mingo!hi yaz hi!eskerrik asko zinez ta sinatu zak hurrengun e!mua
ayo pelayo
Publicar un comentario