Dudarik ez dago, Landisek aurreko tourrean, Garzellik duela 2 urteko giroan eta Pantanik ere egindako erakustaldiak bakarrak izan zirela, ausardiaz beteak,indarrez beteak,horrelakoak azken finean txirrindularitza maite dutenek egiten dituzte, eta maite dugunok miresten ditugu.
Gaurkoan beste ikuskizun baten aurrean izan nahiz. Giroa, frantziako (tourreko) lurretan sartzen zen honetan, jada gutxitan ikusten den txirrindularitza ikusiaz tamalez, Saunier Duval taldeak sailkapen nagusiaren bila joateko txalotzeko ahalegina egin du (eskertzekoa gaur egungo txirrundularitzan) lasterketa amaierarako 60km baino gehiago falta zirenean. Lasterketa hautsi eta taldeetako liderrak
inongo babesik gabe utzi dituzte mendiaren aurka soilik. Horrela joan dira aurtengo cima coppi gainera, inongo laguntzarik gabe, bere biluztasunean, elurra bazterretan eta arropa fin baten azpian eta gorputzean izugarriko astinduarekin.
Gauza bat garbi gelditu da gaurkoan, burubelarri jardun beharko dutela Di Luca handia atzean uzteko eta bestalde Simonik zehozer gehiago egin beharko duela Cunego garaitzeko. Adi egon beharko gara azken astera, bertan erabakitzen baitira lasterketa handiak, biharko krono igoeraran gaurko gehiegikeriak agerian geldituko dira. Gogoratu Simonik gora egiten duela azken astean, eta Di Lucak ohiko egun txarra ez duela izan oraindik ere Cunegoren antzera.
Besterik ez gaurkoz, beajon daiola txirrindulariei eta Saunier Duval taldeari ausart jokatzeagatik, baita ere gure euskaldunari, onenen ostean sartu baita bere ohizko maila emanik zorionak Patxi!!
Axier.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Zurekin erabat ados nago axier, eta,Di Luca-k izango duen txakalaldiaren aldeko apostua egingo nuke. Denborak erantzungo digu.
Publicar un comentario