domingo, 3 de junio de 2007

Hiru asteko itzulia irabazteko gai dela erakutsiaz...giroa poltsikora!

Danilo Di Luca da aurtengo Italiako Giroko irabazlea. Azken etapan, milango kaleetan zalegoaren onespena jaso eta podiumaren gailurrera igo da eskuak gora jasoaz. Petacchiren bost garaipenek, itzala besterik ez diote egin zakur zaharrari. Danilo itzuli laburretako txirrindularia dela entzun izan dugu sarri eta...ttak! Hortxe ezustekoa...ezustekoa?
Txalo bero bat (umeek egiten duten bezala bada ere) eta ea hozterik lortzen ez duzun!

No hay comentarios: