domingo, 14 de octubre de 2007

Paris tours-ekin amaitu dute txirrindulariek denboraldia, blogak, ordea, hasi!!

Egongelako sofak besoak zabaldu dizkit, eta, bertara bota naiz telebista piztearekin batera. Hitzetik Hortzera ikusteko gogo bizia dut eta, gustura jarri naiz bertsolariak entzuten. Jakin badakit jarraian txirrindularitzarekin ekingo diotela etbkoek, baina azken kilometroetara heldu artean, katez aldatu dut.
Paris-Tours klasikoa jokatu da gaurkoan, esprinterrentzat eginiko ibilbidea hain zuzen. Hala ere, azken urteotan ihesaldiek eman dute zeresanik eta gaurkoa ere ez zen gutxiagorako izango Gilbert eta Pozzato bezalako bi txirrindulari, elkarrekiko lehia medio, tropelaren ahotan erori ez balira.
Azken metroetan, Zabelen gidaritzapean, Alessandro Petacchik altxa ditu garaipenaren besoak. Alan Davis "oiartzuarra" inguruan ibili da, baina azken pedalkolpetan hustu egin da zoritxarrez.
Petacchik irabazi du, beraz, aurtengoa. Zorionak jasotzeaz nazkaturik egongo al da?

1 comentario:

Anónimo dijo...

Aupiii beñat!!
Amaia naz astigarragakoa..
saltzeatzen zure bloga aurkitu detela..
ondo dau eh??nik ere in berko dut bat motoei buruz...

oso polittak alemaniako argazkik eh??
jejeje, nola bizi zeaten batzuk..

bueno muxito bat, ondo ibili!!