Egongelako sofak besoak zabaldu dizkit, eta, bertara bota naiz telebista piztearekin batera. Hitzetik Hortzera ikusteko gogo bizia dut eta, gustura jarri naiz bertsolariak entzuten. Jakin badakit jarraian txirrindularitzarekin ekingo diotela etbkoek, baina azken kilometroetara heldu artean, katez aldatu dut.
Paris-Tours klasikoa jokatu da gaurkoan, esprinterrentzat eginiko ibilbidea hain zuzen. Hala ere, azken urteotan ihesaldiek eman dute zeresanik eta gaurkoa ere ez zen gutxiagorako izango Gilbert eta Pozzato bezalako bi txirrindulari, elkarrekiko lehia medio, tropelaren ahotan erori ez balira.
Azken metroetan, Zabelen gidaritzapean, Alessandro Petacchik altxa ditu garaipenaren besoak. Alan Davis "oiartzuarra" inguruan ibili da, baina azken pedalkolpetan hustu egin da zoritxarrez.
Petacchik irabazi du, beraz, aurtengoa. Zorionak jasotzeaz nazkaturik egongo al da?
domingo, 14 de octubre de 2007
domingo, 3 de junio de 2007
Hiru asteko itzulia irabazteko gai dela erakutsiaz...giroa poltsikora!
Danilo Di Luca da aurtengo Italiako Giroko irabazlea. Azken etapan, milango kaleetan zalegoaren onespena jaso eta podiumaren gailurrera igo da eskuak gora jasoaz. Petacchiren bost garaipenek, itzala besterik ez diote egin zakur zaharrari. Danilo itzuli laburretako txirrindularia dela entzun izan dugu sarri eta...ttak! Hortxe ezustekoa...ezustekoa?
Txalo bero bat (umeek egiten duten bezala bada ere) eta ea hozterik lortzen ez duzun!

viernes, 25 de mayo de 2007
txintxindularitza
Txirrindularitza; toki, egoera (fisiko zein mental), giro...anitzetan bizi daiteke.
Kutxiko itzulia hasi zen orain gutxi eta etbko kamarek hau grabatu zuten. Sailkapen nagusiko buruen, liderren, erakustaldia, beraz. Garaikurra eskuan dutela (basoa)esan beharrik ere ez dago.
Gozatu lagunak!

jueves, 24 de mayo de 2007
Goi-mailako txirrindularitza!!
Dudarik ez dago, Landisek aurreko tourrean, Garzellik duela 2 urteko giroan eta Pantanik ere egindako erakustaldiak bakarrak izan zirela, ausardiaz beteak,indarrez beteak,horrelakoak azken finean txirrindularitza maite dutenek egiten dituzte, eta maite dugunok miresten ditugu.
Gaurkoan beste ikuskizun baten aurrean izan nahiz. Giroa, frantziako (tourreko) lurretan sartzen zen honetan, jada gutxitan ikusten den txirrindularitza ikusiaz tamalez, Saunier Duval taldeak sailkapen nagusiaren bila joateko txalotzeko ahalegina egin du (eskertzekoa gaur egungo txirrundularitzan) lasterketa amaierarako 60km baino gehiago falta zirenean. Lasterketa hautsi eta taldeetako liderrak
inongo babesik gabe utzi dituzte mendiaren aurka soilik. Horrela joan dira aurtengo cima coppi gainera, inongo laguntzarik gabe, bere biluztasunean, elurra bazterretan eta arropa fin baten azpian eta gorputzean izugarriko astinduarekin.
Gauza bat garbi gelditu da gaurkoan, burubelarri jardun beharko dutela Di Luca handia atzean uzteko eta bestalde Simonik zehozer gehiago egin beharko duela Cunego garaitzeko. Adi egon beharko gara azken astera, bertan erabakitzen baitira lasterketa handiak, biharko krono igoeraran gaurko gehiegikeriak agerian geldituko dira. Gogoratu Simonik gora egiten duela azken astean, eta Di Lucak ohiko egun txarra ez duela izan oraindik ere Cunegoren antzera.
Besterik ez gaurkoz, beajon daiola txirrindulariei eta Saunier Duval taldeari ausart jokatzeagatik, baita ere gure euskaldunari, onenen ostean sartu baita bere ohizko maila emanik zorionak Patxi!!
Axier.

martes, 22 de mayo de 2007
Floyd Landis-en auzia
Bata,...bestea,...Landis bera ere erori zitzaigun Frantziako Tourrean. Egia esan, sekulako erakustaldia eman zuen ihesaldi hartan...ikaragarria! Orain, epaitegiz epaitegi dabil (ez dut uste txirrindulaz joango denik, bada ez bada ere).
Ondoren, Basso eta Valverede ere aipatu izan dituzte komunikabideek, zer pasako ote da?
Hona hemen 2006ko Frantziako Tourraren nondik-norakoa Floyd Landis-en gerizpetik.

Giroa minutuz minutu jarraitu nahi baduzu...
Kaixo lagunak!
Giroa girotzen ari da eta gaurko etapa da horren adierazle. Patxi Vila ezin hobeto dago kokatuta sailkapen nagusian eta aukera asko ditu amaierako sailakapen nagusian goian bukatzeko. Ea formari eusten dion Berako gizasemeak.
Giroa minutuz minutu jarraitzekotan, honako web orri hau aurkitu dut. Ez dago bat ere gaizki eta nik egin ezin dudana, hark egiten du, beraz...ondo pasa, tomasa!

viernes, 11 de mayo de 2007
GIROA UDABERRIAREN GERIZPEAN
Urtero bezala, maiatzarekin batera Giroa datorkigu errepidera eta nola ez euskal zaleon etxeetara, etxean konformatu ez eta Italiara hurbilduko den baten bat ere izango da aurten ere. Euskaldunak, beti bizi izan du txirrindularitza hurbil hurbiletik ikustea besterik ez dago azken Euskal Herriko itzulian eman zitzaion harrera herri eta mendate ezberdinetan.
Aurtengo Giroa izugarria izango delakoan nago, etapak ikustea besterik ez dago, Zoncolan handian( 10 km, %11,9 bataz besteko penditza) bukatuko den etapa, edota Brinaçonen amaiera izango duena, bertan Colle Dell’Agnello (azken 9km-ak %10ean) portua, aurtengo Copi gaina izango da bere 2748 metroekin, eta Izoard mitikoa igaro beharko dituztelako. Hori gutxi balitz, etapa garrantzitsuena 15.izango da, Tre Cime di Lavaredon amaituko dena, kontuan izan txirrindulariak iada bi aste eramango dituztela bizikleta gainean eta indarrak eskasian izango dituela batek baino gehiagok.
Giro honetan mendian gora fin ibiltzea ezinbestekoa izango da sailkapen nagusian aurrean ibili nahi dutenentzat, baina ez da ahaztu behar erlojuaren aurkako hiru etapa izango direla horietako bat taldekakoa. Taldekako erlojupekoa, lehenengo etapa izango da 25km eskas izango ditu, bertan nabarmentzeko taldea CSC izango da, azken talde erlojupekoak aintzakotzat hartzen baditugu noski, Ondoren Giro erdialdean kronoigoera bat izango dute 12 km-takoa Santuario di Oropara, igoera honek txirrindulari askoren hauspoa berotuko du inondik inora ere, tarteka tarteka errepideak izugarrizko penditza hartzen duelako. Eta azkeneko etaparen bezperan erlojupekoa izango dute 43 km-takoa.
Honek guzti honek, dudarik gabe, ikuslearentzako ikuskizun ezin hobea eskainiko du larunbat honetatik aurrera. Euskal txirrindulariek nahiz eta oso zaila izan lan ona egingo dutelakoan nago, zorte on guztiei! ea Patxi Vilak duen maila ematen duen, eta euskaldun guztiongan zirrara sortzen duen animo Patxi! Eta animo Euskaldunak!

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)